XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.848 iraultzarekin izakera eta bizimodu baten amaia datorkigu; garai honetan mundu berri baten ateak irekiko dituen energia aldaketak, gizarte berri bat martxan jartzen du.

Era berean filosofi eta idea munduan aldaketa biziak ematen dira.

Aurrerakuntza, doktrina eta gizarte honen ardatza bezala, agertzen zaigu, etengabeko mogimenduan eta etorkizunari begira dagoen gizartea dugu hau; aintzinako gizarteak berriz gordetzaile eta konserbatzaile ziren eta oinarri oinarrizkoak zituzten bi ezaugarri hauk.

Gizonen beharrak eta nahiak moldatutako mundu bat sortzen ari da.

Mende honen erdi aldian, mendebal gizartea arazo berri batzuen aurrean aurkitzen da: - Teknika eta Zientzien aurrerapen sinisgaitzak planteiatutakoak,- eta aurrerapen horiek moldatutako egoera sozial larriak planteiatzen zuena.

Konserbatzaile pentsamoldeak, egoera berria ukatzen du.

Horren aurka Romantizismoa sortzen da erantzun bat eman nahian; sensibilitate eta energiaren zabalkuntzaren zaletasun neurrigabekoa dugu romantizismo hau.

Berak menderatzen ez duen munduan jaiotzen den gizonak, bere barruko amets munduan bizi behar du.

Baina errealitatearen indarra handia da eta XIX garren mendean errealitatea nagusituko da.

1.830 indibidualismo romantikotik, 1.850 errealitatez josiriko positibismora pauso batzuk daude; paisajea eta naturarekiko harremana bi joera hauen tartean lokarria izango dira.